lunes, 27 de marzo de 2017

Huertik (huerto urbano)

4.mailako ikasleek “Huertik” proiektua Naturan eta Euskara ikasgaietan jorratu dute

Proiektu hau hasi ginen egiten Deustuko Unibertsitatetik aurkeztu ziguten beraien proposamena dela eta.

Huertik-ek ideia sinple bat sortzen du barazkiak eta loreak landatzeko eskolan, ortu edo laborantza berezi bat izan gabe. Laborantza hazkundea sustatzen duen oihal berezi bat da eta gelan jartzen da arazorik gabe,substratua hazi dadin.

Landare desberdinak landa daitezke eta gainera gailu mugikorretara konekta daiteke eta jarraipen bat egin. Huertik perretxikoa sartu behar da landatutako substratuan eta zuzenean konektatutako gailura joango dira datuak. Tenperatura, hezetasuna, argia eta zerbait behar duen informazioa bidaliko du. Ikasleek informazio hori erabiliko dute jarraipen bat egiteko, egunero neurtuko dute eta taula batean jarraipen bat egin dute landare edo barazki horretaz.

Ikasleak interesatuak egongo dira eta baratzean eta barazkietan oso adituak izango dira. Ortua “huertik” klasean edukiko dugu beste ikasle bat izango balitz bezala, beste zer egin bat bezala.

Guk letxugak landatu genituen eta egunero neurtzen genuen beraien argitasuna, hezetasuna eta tenperatura. Horretarako “seta huertik” batekin neurtzen genuen eta informazioa Tablet batean ematen zigun beraz jarduera bezala guk orri batean jartzen genuen egunero.

Adituak egin dira barazki eta landareak landatzen eta ezaugarriak bereizten.

Oraingo honetan kalabazaren pepitak landatuko ditugu baina eskolan dugun ortu berezian, ez klasekoan.

Interesgarria izan da eta oso inplikatuak egon dira, egunero begiratzen eta irakasleari gogorarazten neurtu behar genuela.









No hay comentarios:

Publicar un comentario