jueves, 23 de marzo de 2017

Ohitura osasungarriak

        4.mailako ikasleak ohitura osasungarriei buruzko proiektu bat egiten ari gara ere. Taldeka lan bat burutzen ari dira, piramidea, janariak, ohiturak, betebeharrak… azalduz eta argituz. Talde desberdinetan ordenagailuak erabiliz eta material desberdina erabiliz, kartulinetan lanak burutzen ari dira. Etxean ere galdetegi bat bete beharko dute gurasoekin batera, ikusteko ea betetzen dituzten ohitura osasungarri horiek. Proiektu hau egiteko Natura eta Euskara orduak erabiltzen ditugu.
        Bestalde, Erriberako merkatura joango gara hilabete honen bukaeran, beraiek ikus dezaten nola funtzionatzen duen merkatu batek eta nola egiten duten sal- erosketa. Bertako saltzaile eta jendeari galdeketa egingo diegu. Taldeka galdera sortak prestatuko dituzte beraientzat garrantzitsuak eta komenigarriak diren janariari buruzko gaiei buruz.

        Hori bukatutakoan eta proeiktua bukatzeko, jasotako informazio guztia azaldu eta amankomunean jarri beharko dute klasean eta besteei aurkeztu espozizio bat bezala.






No hay comentarios:

Publicar un comentario